Informazio orokorra eta betekizunak
Egiteko 2005etik elektronikoki lizitatzeko aukera dago Eusko Jaurlaritzan. Enpresei kontratazio-prozesuetan erosotasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna eskaintzeko diseinatu zen proiektua. Ildo horretan lan egiten aritu gara, denboraldi honetan guztian, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua eginez. Berrikuntza hori 2021eko ekainean osatuko da, gure plataforma modernizatzeko proiektuarekin. Sistema berri horri esker gardentasun handiagoa dago lizitazio publikoetan eta eskuragarriago daude; lehia ere areagotu egin da, eta horrekin eraginkortasuna hobetu eta kostuak aurreztea lortu da.
Lizitazio elektronikorako administrazio-betekizunak
-
Lizitazio elektronikoa errazte aldera, enpresa lizitatzaileei gomendatzen zaie aldez aurretik alta emateko, horrela, lizitazio-prozesuetan dokumentazio erredundantea bidaltzea edo izapidetzea saihesteko. Alta eman daiteke EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan (ROC) zein Estatukoan (ROLECE), edota, gure lizitatzaileen barne-erregistroan (KPE-CPE).
Elektronikoki lizitatzeko betekizun teknikoak
- Onartutako nabigatzaileak, gomendatzen dugu beti bertsio berrienak izatea (Microsoft Edge 89 edo goragokoao, Mozilla Firefox 60 edo goragokoao Google Chrome 90 edo goragokoao Safari 14 edo goragokoao y Opera 76 edo goragokoao).
- Leiho berriak aktibatzea aplikaziotik abisu posibleak jasotzeko..
- Sinadura elektronikoa izatea: onartutako ziurtagiriak esteka honetan kontsulta daitezke.
- Sinadura-aplikazioa: agiriak sinatzeko prozesua honen bidez egingo da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagai hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.
- ADI: gogorarazten dizuegu eskaintza osatzen duten dokumentuak EZ direla plataformaren bidez sinatuko; aitzitik, enpresa lizitatzaileak aldez aurretik sinatu beharko ditu dokumentuok, legez onartutako bideetatik.
Doako online prestakuntza
KontratazioA Plataformak enpresa lizitatzaileen eskura jartzen du online doako prestakuntza (beste leiho batean irekitzen da), bai ikastaroei dagokienez, bai eskuliburuei eta bideoei edo prestakuntza-pilulei dagokienez.
Azken aldaketako data: