Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistroa

Informazio orokorra


Ohar garrantzitsua - Euskadiko kooperatiben legea

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzen duen urriaren 7ko 5/2021 Legeak zortzigarren artikuluan ezartzen du: "Bigarren xedapen iragankorraren 2. paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita: «2023ko abenduaren 31ra arte, sozietate kooperatiboek beren estatutuak berrikusi eta egokitu beharko dituzte lege honetan jasotako agindu-izaera duten arauetara»".

Informazio gehiago:  5/2021 LEGEA, urriaren 7koa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzekoa (leiho berri batean irekitzen da)(EHAA 209 zk., 2021/10/20).


Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-sektore publikoetakoekin eta tokiko sektore publikokoekin kontratatzen duten edo kontratatzeko moduan dauden enpresa indibidual eta sozialei buruzko datuak biltzen ditu.

Datu horiek EAEko administrazio publikoen kontratazio-organoen eskura jarri dira, erregistroan inskribatuta dauden enpresen gaineko kontsultak egiteko eta haiei buruzko informazioa eskuratzeko.

Lizitatzaileen Erregistroan inskribatuta egoteak dituen abantailak

  • Enpresek parte hartzen duten lizitazio-prozesuen izapidetzea sinplifikatzea eta arintzea, eta, zenbait kasutan, dokumentazio erredundantea entregatu beharrik ez izatea.
  • Inskribatuta dagoen enpresa bakoitzak horren berri ematen duen ziurtagiri bat du; horri esker, Euskal Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daitezke. 6 hilabeteko iraupena du, eta behin sei hilabete igarotakoan berritu egin beharko da (ikusi automatikoki berritzea).
  • Komeni da adieraztea gero eta administrazio gehiagok egiten duela prozedura hori telematikoki, eta horrek asko errazten duela prozesua enpresentzat.
  • Lizitatzaileen erregistroan inskribatuta egonez gero eta ziurtagiria indarrean, enpresek zuzenean erabil dezakete lizitazio elektronikoaren aplikazioa.

Azken aldaketako data: