Enpresen Sailkapena
Informazio orokorra
Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legearen testu bateginari jarraituz, enpresen sailkapenaren ziurtagiriaren bidez balioesten da sektore publikoko erakundeekin kontratua egin nahi duten enpresen kaudimen ekonomiko eta finantzarioa baita haren gaitasun tekniko edo profesionala ere.
Gaur egun, sailkapena nahitaezkoa da 500.000 euro edo hortik gorako balio estimatua duten obren kontratuetarako.
Zerbitzu kontratuei dagokionez, eskatu ez arren, sailkapenak enpresei aukera ematen die duten kaudimen ekonomiko eta finantzarioa balioesteko, baita zein gaitasun tekniko edo profesional duten ere; betiere, kontratuaren xedea indarrean den sailkapeneko talde edo azpitalderen baten sailkapen-eremuan sartzen bada.
Izapideak egiteko prozedura
3. AURKEZTU sozietatearen eskrituren kopia konpultsatuak eta egindako lan nagusien jatorrizko ziurtagiriak, lanak egin direla ziurtatzen dutenak, Eusko Jaurlaritzan (Gasteiz) edo haren lurralde ordezkaritzetan.
4. ESKAERA IZENPETU ETA BIDALI.
Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eguneratzea
Horretarako, honako hauek aurkeztu beharko dituzte urtero:
-ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, azken urteetan gordailuturiko kontuetako datu ekonomikoetan oinarritua; urtero aurkeztu behar da, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Sailkapenerako unitate teknikoan, sailkapena eman zion Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordearen Batzorde Iraunkorrak bilera egin baino hilabete lehenago.
-Erregistroan gordailuturik dauden URTEKO KONTUEN ALE BAT erantsiko zaio dokumentu horri.
Erabiltzaileak prozedura TELEMATIKOKI (Internetez) egin dezakete.
INTERNET:
Gaitasun tekniko-profesionalaren kaudimena eguneratzea
Lege-garapena egiteko zain
Sailkapena berritzea
Ofizioz edo interesdunak eskatuta hasi daiteke sailkapena berrikusteko prozedura.
Berriskusteko prozedura interesdunak hasten badu, lehenengo aldiz sailkapena emateko erabilitako prozeduraren antzekoa izango da, eta ez ditu aurkeztu beharko zerbitzuaren esku dauden indarreko dokumentuak. Dokumentazioa eta sailkapena berrikusteko prozedura doakoak dira.
Izapidea TELEMATIKOKO (Internetez) egin daiteke.
Bilaketa
'Enpresen bilaketa' tresnak Eusko Jaurlaritzak erregistratutako enpresak bilatzeko aukera ematen du, hainbat irizpide erabiliz (gaur egun KEOn erregistratuta dauden edo/eta Eusko Jaurlaritzak sailkatuta dituen enpresak baino ezin dira kontsultatu).
Erabili ahal izateko honako hauek hartu behar dira kontuan:
- Erregistroan alta emanda dauden enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.
- Eskatzen duten kontratu publikoetara iristeko eskatzen den Sailkapena lortu duten enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.
Enpresen bilaketa egiteko, nahikoa da enpresek zein irizpide bete behar dituzten adierazi eta 'Bilatu' botoia sakatzea. Ondoren, bilaketaren emaitzak azaltzen dituen orria agertuko da, irizpide horiek betetzen dituzten enpresa guztiak adieraziz. Bilaketa-irizpiderik adierazten ez bada, erregistratutako edo ziurtatutako enpresa guztiak agertuko dira 'Bilatu' botoia sakatzean. 'Bilatu' botoiaz gain, 'Garbitu' botoia ere agertzen da hasierako orrialdean, eta horrek aukera ematen du inprimakiko bilaketa-irizpide guztiak ezabatu eta beste kontsulta bati hasiera emateko.
Imag. 1
'Bilatu' botoia sakatu ondoren, adierazitako irizpideak betetzen dituzten aurkitutako enpresen zerrenda bistaratuko da. Emaitzen hurrengo orrialdera edo aurrekora joan nahi izanez gero, aski izango da 'Hurrengoa' edo 'Aurrekoa', hurrenez hurren, sakatzea. Nahi izanez gero, orrialde jakin batera ere joan daiteke, zuzenean orrialde-zenbakiaren gainean klik eginez goiko aldean.
Emaitzen zerrenda orrikatzeaz gain, ondoko eragiketa hauek ere egin daitezke:
- Emaitzaren inprimatzeko bertsioa ikusi, 'Inprimatzeko bertsioa' botoia sakatuz.
- Bilaketa-pantailara itzuli, 'Bilaketa berria' botoia sakatuz'.
-
Enpresa jakin baten xehetasunak ikusi, enpresaren gainean klik eginez.
Imag. 2
Bilaketaren emaitzen orrialdean enpresa bat hautatzen denean, enpresaren xehetasunen orrialdea bistaratzen du aplikazioak. Orrialde horretan enpresaren informazio zehatza ikus daiteke: sozietatearen izena, IFK/IFZ, sailkapen-data, erregistro-data, etab. Enpresaren erregistro-data edo sailkapen-data iraungita dagoenean gorriz adieraziko da.
Orrialde horretatik bilaketaren emaitzetara itzul daiteke, 'Itzuli emaitzetara' botoia sakatuta.
Imag. 3

Bi motatako hautespen irizpideak eskaintzen dira:
Enpresaren Identifikaziorako Datuak:
- Testua: testu askea idazteko eremua da, eta bilaketarako hitzak idatziko dira bertan, eremu/atal guztietan bilatuko direla.
- Izen emate zenbakia: enpresa jakin bat bere inskripzio-zenbakia idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak inskripzio-zenbaki hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
- IFK / IFZ: enpresa jakin bat bere IFK/IFZ idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak IFK/IFZ hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
- Sozietatearen izena: sozietatearen izenean idatzitako testua duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du.
- Lurralde Historikoa: lurralde historiko jakin batean kokatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, hiru lurralde historikoetako edozeinetan kokatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
- Ekonomi Jarduera: jarduera ekonomiko jakin bat garatzen duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Bilatutako enpresen jarduera adierazteko hiru metodo erabil daitezke.
- 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, eta gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
- Bilatu nahi den jarduera deskribatzeko testua idatzi eta 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, deskribapenean idatzitako testua duten jarduera ekonomikoak bistaratzen dituen pantaila irekiko da. Gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
- Bilatu nahi den jardueraren kodea idatzi.
Enpresaren Sailkapenerako Datuak:
- Enpresa Mota: mota jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, mota guztietako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
- Sailkapeneko Taldea (Bat edo gehiago): hainbat taldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, edozein taldetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Enpresa zein taldetan sailkatuta egotea nahi den adierazteko, 'Taldea' eremuaren eskuinean dagoen 'Hautatu taldeak' botoia sakatu.
- Sailkapeneko Azpitaldea: hainbat azpitaldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, adierazitako taldeetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Azpitalde batzuk hautatzen badira, ordea, adierazitako azpitalde guztietan sailkatutako enpresak bilatuko ditu, eta alde batera utziko ditu 'Taldea' eremuan adierazitako taldeak.
- Sailkapeneko Kategoria: kategoria jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Kategoria' hautatuz gero, edozein kategoriatako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Bilatu nahi den kategoria adierazi ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik enpresa-mota jakin bat hautatzea.
- Adierazitako baino kategoria handiagoko enpresak hautatzeko adierazlea: adierazitako kategorian edo goragoko kategoriaren batean sailkatuta dauden enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Eremu hau hautatzen ez bada, adierazitako kategorian sailkatuta dauden enpresak bakarrik bilatuko ditu aplikazioak. Eremu hau hautatu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik kategoria bat hautatzea.
Galdera ohikoenak
Araudia
- 116/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoa.
- 773/2015 ERREGE DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorraren hainbat manu aldatzen duena. Urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua da hori.
- 1098/2001 ERREGE DEKRETUA, urriaren 12koa, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
- 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onetsi duena.
- 817/2009 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 8koa, sektore publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea zati batean garatzen duena.
Ziurtagiri ereduak
- Zerbitzu kontratuentzako ziurtagiri eredua (PDF, 75 KB)
- Zerbitzu taldeak eta azpitaldeak (PDF, 48 KB)
Kontaktua
Ondare eta Kontratazioa
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
W gunea. Beheko solairua. Lakua II
Ver País Vasco en un mapa más grande