KPE
OHARRA: Kontratisten sailkapenari aplikatu beharreko araudia aldatzea
Argitalpen-data:
Berriki, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 80. artikulua aldatu da, kontratisten sailkapenari buruzkoa.
Aldaketa horren arabera, enpresek ezin izango dituzte aldi berean Estatuko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak edo beste autonomia-erkidego batzuetako batzordeek emandako obra- edo zerbitzu-sailkapen bat baino gehiago eduki.
Hala ere, enpresek sailkapena izan dezakete Estatuko edo autonomia-erkidegoko sailkapen-komisio batek emandako obretan eta beste komisio batek emandako zerbitzuetan.
Ondorioz, enpresa batek sailkapen bat baino gehiago izanez gero, "Obrak" sailkapena eta "Zerbitzuak" sailkapena mantendu beharko ditu, eta uko egin beharko die emandako gainerako sailkapenei.