Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratuen inguruko Errekurtsuen Administrazio Organoa (KEAO)

Informazio orokorra


Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa (KEAO), Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sortua, lege horren zortzigarren xedapen gehigarrian arautzen da.

Misioa

Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren eginkizuna honako hauek egindako kontratu publikoen arloko zenbait gatazka ebaztea da:

  • Toki-erakundeak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoa,
  • Biei lotutako sektore publikoa.
  • EHU eta mendeko organoak

Helburua kontratazio publikoaren oinarrizko printzipioak eta horrek botere publikoei eta eragile ekonomiko eta sozialei dakarzkien onurak bermatzea da: tratu-berdintasuna, osotasuna, gastu publikoaren efizientzia eta lehia eraginkorra.

Ikuspegia

KEAOk organo eraginkorra, gardena, juridikoki aurreikusteko modukoa eta kontratazioaren arloko doktrina-erreferentea izan nahi du.

KEAOko titularra eta ordezkoa

Azaroaren 7ko 169/2023 Dekretuaren bidez (2023ko azaroaren 20ko EHAA, 221. zk.), honako hauek izendatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titular eta ordezko, titularra ez dagoenean, gaixorik dagoenean edo kargua hutsik dagoenean:

  • Titularra: Begoña Arroitajauregi Jaio.
  • Ordezkoa: Javier Serrano Chamizo.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) iruzurrezko jardunbide baten berri izan du: KEAO izenean fakturak helbide elektroniko batera bidaltzeko eskatzen dute.

Komunikazio horiek iruzurra dira, eta ez hartu kontuan.

Ustez KEAOtik datorren gutun edo mezu elektroniko susmagarri bat jasotzen baduzu:

  • Ez erantzun inoiz: erantzuten baduzu, zure helbidea baliozkoa dela eta mota horretako mezuak irakurtzen dituzula egiaztatuko duzu, eta, ondorioz, harremanetan jartzeko beste saiakera batzuk egin beharko dituzu.
  • Aztertu mezu elektronikoa zer domeinutatik jasotzen duzun, «euskadi.eus» etik bidaltzen den egiaztatzeko.
  • Ez bidali fakturarik eta ez egin ordainketarik.
  • Ez egin klik esteka edo fitxategi erantsietan: baliteke webgune instituzional itxura duen iruzurrezko webgune batera birbideratzea, non datu pertsonalak emateko edo malwarea duten dokumentuak deskargatzeko eskatuko baitzaio.
  • Markatu mezu elektroniko hori mezu baztergarri gisa, posta elektronikoko zerbitzuak ondorengo mezuak iragazi ahal izateko.
  • Jakinarazi iruzur-saiakera Zibersegurtasunaren Euskal Agentziari incidencias@cyberzaintza.eus
  • Engainuan erori bazara, aurkeztu berehala salaketa bat Ertzaintzaren/Poliziaren aurrean.

Abenduaren 23ko 5/2010 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian zehaztutakoaren arabera, organoa izaera administratibokoa da, eta independentzia funtzional osoz dihardu.

Kontratazio publikoaren arloko sail eskudunari atxikita dago, ez ordea administrazioaren egitura hierarkikoaren barne.

Organo horrek objektibotasunez eta inpartzialtasunez gauzatzen du bere funtzioa, eta ez du inolako lotura hierarkikorik ez horren eraginpeko administrazio publikoekin, ezta administrazio horien organoek emandako jarraibideekin ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa, hasiera batean, kide bakarrekoa izango da, baina kide anitzeko organo bihurtuko da dagokion erregelamendu-xedapena ematean.

Honako egintza hauetara iristen da Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren eskumen materiala:

  • SPKLTBaren 44. artikuluko 2. aparatuan zerrendatzen diren egintzen aurka jartzen diren kontratazio-arloko errekurtso bereziak ebaztea, arau horretako 1. apartatuan aipatzen diren kontratu motei buruzkoak direnean.
  • Erreklamazioak ebaztea, uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzko urriaren 30eko 31/2007 Legearen 101. eta 109.tik 111.ra arteko artikuluetan, —abuztuaren 5eko 34/2010 Legean emandako idazketaren arabera— aurreikusten diren kontratuen esleipen-prozedurei dagokienez.
  • Urriaren 30eko 31/2007 Legeak arautzen dituen kontratazio- eta erreklamazio-gaien kontrako errekurtso bereziak aurkezteko zilegitasuna dutenek eskatzen dituzten behin-behineko neurriak hartzeari buruz erabakitzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren sektore publikoaren eta toki-administrazioen botere esleitzaileak, SPKLren ondoreetarako administrazio publiko izan edo ez. Kontratazio-arloko errekurtso bereziak eta foru-aldundien eta horien mendeko sektore publikoaren kontratazio-arloko berrikuspen-araubide bereziari atxikitako egintzen aurkako erreklamazioak salbuesten dira, foru-aldundi bakoitzak kontratu-errekurtsoetarako organo administratibo bana sortu duelako arau hauen bitartez:

  • Araban, 44/2010 Foru Dekretua. Horren bidez, Kontratu Errekurtsoen Foru Organo Administratiboa sortzea onartzen da (ALHAO, 115, 2010eko urriaren 8koa, 11119-11125. orr.).
  • Bizkaian, 102/2010 Foru Dekretua, irailaren 29koa, kontratuei buruzko errekurtsoen auzitegi forala sortzen duena (BAO, 197, 2010eko urriaren 13koa, 24537-24544. orr.)).
  • Gipuzkoan, 24/2010 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Kontratazio alorreko errekurtsoetarako Foru Auzitegi Administratiboa sortu eta arautzekoa (GAO, 203, 2010eko urriaren 22koa, 2-9. orr.).

Azken aldaketako data: