Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Lizitazio elektronikoa

Lizitazio elektronikorako sarbidea KontratazioA plataforman (Enpresak)


Espediente berri bat lizitatu edo aurkeztutako lizitazioen xehetasunetara sartu nahi baduzu, bai eta erregistratutako espediente bati lotutako jakinarazpenetara ere, KontratazioA plataformaren Lizitazio Elektronikoko Sisteman sartu behar da:

Lizitazio elektronikorako sarbidea (ENPRESAK)


Egiteko 2005etik elektronikoki lizitatzeko aukera dago Eusko Jaurlaritzan. Enpresei kontratazio-prozesuetan erosotasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna eskaintzeko diseinatu zen proiektua. Ildo horretan lan egiten aritu gara, denboraldi honetan guztian, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua eginez. Berrikuntza hori 2021eko ekainean osatuko da, gure plataforma modernizatzeko proiektuarekin. Sistema berri horri esker gardentasun handiagoa dago lizitazio publikoetan eta eskuragarriago daude; lehia ere areagotu egin da, eta horrekin eraginkortasuna hobetu eta kostuak aurreztea lortu da.

KontratazioA plataformak doako online prestakuntza eskaintzen die enpresa lizitatzaileei, bai ikastaroei dagokienez, bai eskuliburuei eta bideoei edo prestakuntza-pilulei dagokienez.

Lizitazio elektronikoa errazte aldera, enpresa lizitatzaileei gomendatzen zaie aldez aurretik alta emateko, horrela, lizitazio-prozesuetan dokumentazio erredundantea bidaltzea edo izapidetzea saihesteko. Alta eman daiteke EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan (ROC) zein Estatukoan (ROLECE), edota, gure lizitatzaileen barne-erregistroan (KPE-CPE).

Onartutako nabigatzaileak

Gomendatzen dugu beti bertsio berrienak izatea (Microsoft Edge 89 edo goragokoao, Mozilla Firefox 60 edo goragokoao Google Chrome 90 edo goragokoao Safari 14 edo goragokoao y Opera 76 edo goragokoao).

Leiho berriak aktibatzea

Aplikazioaren abisuak jasotzeko, beharrezkoa da nabigatzailearen konfigurazioan agertzen diren leihoak aktibatuta izatea.

Sinadura elektronikoa izatea

Onartutako ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzaren Identifikazio elektronikoa erabiltzeko gidaliburua  kontsulta daitezke.

Sinadura-aplikazioa

Agiriak sinatzeko prozesua honen bidez egingo da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagai hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.

ADI: gogorarazten dizuegu eskaintza osatzen duten dokumentuak EZ direla plataformaren bidez sinatuko; aitzitik, enpresa lizitatzaileak aldez aurretik sinatu beharko ditu dokumentuok, legez onartutako bideetatik.


Erabiltzailearen Arretarako Zentroa (EAZ) enpresa lizitatzaileen eskura dago lizitazio elektronikoan zehar arazo teknikoak izanez gero, 7:45etik 20:00etara:

Azken aldaketako data: