Lizitatzeko aldi baterako gaikuntza
Lizitatzaileen Erregistroan inskribatuta ez dauden edo indarrean dagoen ziurtagiririk ez duten enpresak edo ABEEan parte hartu nahi duten enpresa-taldeak aldi baterako gaitu behar dira, lizitazio elektronikoa egin nahi badute:
Lizitazio elektronikoa egin dezakete, aldi baterako gaikuntza lortuz:
- Enpresa horiei gomendatzen diegu lizitatzaileen erregistroan alta ematea eta ziurtagiriaren berritze automatikoa aktibatzea, hurrengo lizitazio-prozesuetan dokumentazio erredundantea bidaltzea edo izapidetzea saihesteko.
- Aldi baterako gaikuntza batekin lizitatzeko, Lizitazio Elektronikoko Sisteman erregistratutako espedientera jo behar da.
- Aldi baterako gaikuntza, beharrezkoa bada, lizitazio-plataforman bertan egingo da, espedientea "2-Honen gisa lizitatu:" urratsean bilatu ondoren.
Aldi baterako gaitu behar dira, lizitazio elektronikoa egin nahi badute:
- ABEEaren aldi baterako gaikuntza, beharrezkoa izanez gero, espedientea bilatu ondoren, Lizitazio Elektronikoko Sisteman bertan egingo da, bigarren aukeran: "2-Honen gisa lizitatu".
- ABEEa osatzeko, urrats hauek egin behar dira:
- "Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio publikoen enpresa adjudikaziodunen erregistroan gaitutako enpresa batekin aurkeztu eskaintza" aukera hautatu.
- Eskaintza aurkezteko enpresa/ABEEa gaitzea.
- ABEE aldi baterako IFKrik gabe.
Azken aldaketako data: