Erabiltzeko gomendioak
Elektronikoki nola lizitatu behar den jakiteko eta arazorik ez izateko, jarraibide eta gomendio batzuk emango ditugu, aplikazioa erabiltzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Komeni da informazio hau irakurtzea, lizitazio elektronikoko prozesu bati ekin aurretik.
Hasteko, lizitazio elektronikoaren aplikazioaren erabilera-eskuliburua irakurtzea gomendatzen da, bai eta lizitazio-aplikazio horri lotutako prestakuntza-pilulak berrikustea ere. Gainera, interesgarria izan daiteke, egoki baderitzo, aplikazio honi lotutako eta enpresa lizitatzaileei zuzendutako prestakuntza-ikastaroa egitea.
Interesatzen den lizitazioa hautatu ostean, espedientera sartu eta dokumentu ereduen aukerara jotzea gomendatzen da.
Pantaila horretara sartzea gomendatzen zaio lizitatzaileari espedientea bere interesekoa dela berresten duen bezain laster, elektronikoki lizitatu behar baitu.
Komeni da horrela egitea, eskaintza egiteko ahalik eta denbora gehien izan dezan.
200 MB-eko muga ezarri da lizitazio-prozesuan erantsiko diren fitxategien gehienezko neurri gisa; horrenbestez, fitxategien tamaina handitzen duten irudien eta eduki grafikoen erabilera optimizatzeko gomendatzen da.
Lizitazio elektronikoaren prozesuan onartutako dokumentuen formatuak Eusko Jaurlaritzak dokumentu elektronikoen formatu baimendu gisa ezartzen dituenak dira, eta esteka honetan kontsulta daitezke.
Eskaintzak sinatzen dituzten erabiltzaileek legezko legitimazioa izan behar dute (behar bezala ahaldunduta), indarrean dagoen araudiaren arabera.
Gomendatzen da eskaintza sinatzen duten pertsonak, enpresa lizitatzailearen izenean jarduten dutenean, ordezkari gisa inskribatuta egotea dagokion erregistroan.
Sistemak egiaztatzen du sinatzen duenak enpresa lizitatzailearen gainean botereak dituela, bere ahalmenen norainokoa aurrez epaitu gabe. Betekizun horiek Kontratazio Mahaiak egiaztatuko ditu dokumentazio juridikoa kalifikatzen den unean.
Beraz, lizitatzailearen erantzukizuna da, eta ez sistemarena, sinatzaileak eskaintza sinatzeko behar besteko boterea duela ziurtatzea, bertan agertzen den zenbateko ekonomikoarekin.
Eskaintza aurkezteko epean jaso dela ulertuko da, baldin eta eskualdaketa epe horren barruan hasi eta arrakastaz amaitzen bada. Ondorioz, eskaintza epe barruan eskualdatzen hasi dela ulertuko da, baldin eta lizitatzailearen ordezkariak "eskaintza sinatu eta bidali" botoia sakatu badu ezarritako epearen barruan. Eta ulertuko da transmisioa arrakastaz amaitzen dela aurkeztutako eskaintza osatzen duten dokumentuak erregistro elektronikoan sartzen direnean.
Espedientea izapidetzeari dagokionez, Administrazio Publikotik enpresekin jakinarazpena/komunikazioa behar duen edozein gorabehera jakinarazpen elektronikoaren bidez egiten da "Nire karpeta" menu nagusitik.
Aukera honen bidez, Administrazioak zure enpresari bidali dizkion jakinarazpenak/komunikazioak kontsulta ditzakegu, parte hartzen duzun lizitazioen izapideen transcursoan.
Gainera, menuko aukerak (Nire jakinarazpenak) aukera ematen du enpresaren eta Administrazioaren artean trukatutako jakinarazpenak kontsultatzeko, parte hartzen duen lizitazioak izapidetzean.
Jendaurreko ekitaldian eskaintzen/pliken irekierak telematikoki ikusi ahal izango dira zuzenean, lizitazio-iragarkian emandako URLtik.
Menuko "Iragarki-taula" aukeraren bidez, enpresa horrek eskaintza aurkeztu duen edo interesa agertu duen irekieren emankizunetara sartu ahal izango da.
Azken aldaketako data: