Hasiera-ra joan

Alta emateko edo inskribatzeko prozedura

Alta ematea eta berritzea telematikoki egiten da Lizitatzaileen Erregistroaren aplikazioaren bidez.

Prozedura horiei ekin aurretik, gomendio eta jarraibide hauek hartu behar ditugu kontuan:

  • Nabigatzaile hauek onartzen dira (beti bertsio eguneratuenak edukitzea gomendatzen dugu): Internet Explorer 11 edo berriagoa, Firefox Quantum 62 edo berriagoa, Chrome 70 edo berriagoa, Safari 12 edo berriagoa, Opera 56 edo berriagoa.
  • Sinadura elektronikoko ziurtagiri onartu bat eduki behar da: txartel, token edo disko bidezkoa.
  • Ziurtagiri hauek onartzen dira: kontsultatu esteka hau (leiho berri batean irekitzen da).
  • Agiriak sinatzeko mekanismoa: osagarri honen bidez egiten da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagarri hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik (leiho berri batean irekitzen da)); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.
  • Garrantzitsua da prozedura guztietan eskatzen diren fitxategi digital guztiak zure ordenagailuan edukitzea eta gordetzea, izapidea azkar eta arazorik gabe egin dadin.
    Alta emateko edo inskribatzeko prozedura.

Prozedura telematikoa abiarazten duen aplikaziora sartu aurretik alta emateko prozesuan eskatuko diren fitxategi digital hauek eduki behar dira; fitxategiak zure ordenagailuan edo USB batean gorde behar dituzu:

  • Enpresaren eskriturak (eratze-eskriturak, estatutu egokitzeak, ahalordea ematea, administratzaileen izendapena, kapital zabaltze edo murrizteak, izen sozialaren aldaketa, egoitza sozialaren aldaketa, helburu sozialaren aldaketa...): dokumentuek jatorrizkoaren kopiarekiko leialak izan behar dute, eta, hala badagokio, dagokion erregistroan inskribatuta dagoela ere agertu behar da (merkataritza-erregistroa, kooperatiben erregistroa, fundazioen erregistroa eta abar). Ezin da kopia arruntik aurkeztu.
  • Berariazko adierazpena, kontratatzeko debekurik ez duela adierazten duena (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 71. art.), eta egunean dagoela egiaztatzen duen agiria aurkezten duen administrazioarekin ez beste inorekin zerga-betebeharrik ez. Ahalordedun solidario batek sinatu behar du gutxienez, edo, ahalorde mankomunatuen kasuan, ahalordedun mankomunatu guztiek.
    Berariazko aitorpen arduratsua (Pertsona Juridikoa) (PDF, 178KB) (abre en nueva ventana)
    Berariazko aitorpen arduratsua (Ahaldun Mankomunatuak dituen Pertsona Juridikoa) (PDF, 258KB) (abre en nueva ventana)
    Berariazko aitorpen arduratsua (Pertsona Fisikoa) (PDF, 177KB) (abre en nueva ventana)
  • Emandako informazioa egiazkoa dela eta eskabide honekin batera aurkeztutako agiriak jatorrizkoaren kopia fidela direla adieraztea; bestela, Bestela, indarreko Zigor Kodeak tipifikatutako delitu bat izango da. Emandako datuen egiazkotasun-adierazpena sinatu beharko du enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan hura ordezkatzeko izendatutako ordezkariak.
    Egiazkotasuna adierazteko eredua (PDF, 7 KB) (abre en nueva ventana)

Elkarreragingarritasun-zerbitzuei onespenik ematen EZ bazaie (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak automatikoki egiaztatzea ahalbidetzen duen komunikazio-sistema) beste administrazio publiko batzuekin:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Alta eman izanaren agiria eta azken ordainketa-agiria, edo, bestela, hura ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria, dagokion diru-bilketa erakundeak emana.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela erakusten duten ziurtagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak. (administrazio publikoarekin kontratuak egin ahal izateko ziurtagiri positiboaren eredua).
    Ikusi eredua>> (PDF, 504 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Zerga-betebeharrak egunean dituela erakusten duten ziurtagiri positibo eguneratuak, erakunde eskumendunek jaulkiak. (administrazio publikoarekin kontratuak egin ahal izateko ziurtagiri positiboaren eredua).
    Ikusi eredua>> (PDF, 2412KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Sailkapen ziurtagiriak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak emanak, baldin eta ziurtagiri horiek badituzte bakarrik.

Dagokien ogasun-sailek eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiri positiboek gehienez hilabeteko antzinatasuna eduki behar dute (alta edo berritzea aurkeztu zenetik).

Alta emateko

Inskripzio-eskaeran bertan, berrikuntza automatikoa aktibatu daiteke, edo alta emateko edo izena emateko prozesua amaitu ondoren, jarraian adierazten den estekarekin.

Berritze automatikoaren eskabidera sartzea

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana