Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistroa

Alta emateko edo inskribatzeko prozedura

Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistroan alta eman edo berritu aurretik, irakurri behean ADI EGON atalean adierazitako ezaugarriak.


Lizitatzaileen eta enpresa sailkatuen erregistroan alta emateko prozedura telematikoki egiten da, Lizitatzaileen Erregistroa aplikazioaren bidez:

Alta emateko

Inskripzio-eskaeran bertan, berrikuntza automatikoa aktibatu daiteke, edo alta emateko edo izena emateko prozesua amaitu ondoren, jarraian adierazten den estekarekin:

Berritze automatikoaren eskabidera sartzea


ADI EGON

  • Nabigatzaile hauek onartzen dira (beti bertsio eguneratuenak edukitzea gomendatzen dugu): Internet Explorer 11 edo berriagoa, Firefox Quantum 62 edo berriagoa, Chrome 70 edo berriagoa, Safari 12 edo berriagoa, Opera 56 edo berriagoa.
  • Sinadura elektronikoko ziurtagiri onartu bat eduki behar da: txartel, token edo disko bidezkoa.
  • Onartutako ziurtagiri elektronikoak erabiltzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoaren politikaren arabera.
  • Agiriak sinatzeko mekanismoa: osagarri honen bidez egiten da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagarri hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.
  • Garrantzitsua da prozedura guztietan eskatzen diren fitxategi digital guztiak zure ordenagailuan edukitzea eta gordetzea, izapidea azkar eta arazorik gabe egin dadin.
    Alta emateko edo inskribatzeko prozedura.
  • Enpresaren eskriturak (eratze-eskriturak, estatutu egokitzeak, ahalordea ematea, administratzaileen izendapena, kapital zabaltze edo murrizteak, izen sozialaren aldaketa, egoitza sozialaren aldaketa, helburu sozialaren aldaketa...): dokumentuek jatorrizkoaren kopiarekiko leialak izan behar dute, eta, hala badagokio, dagokion erregistroan inskribatuta dagoela ere agertu behar da (merkataritza-erregistroa, kooperatiben erregistroa, fundazioen erregistroa eta abar). Ezin da kopia arruntik aurkeztu.
  • Berariazko adierazpena, kontratatzeko debekurik ez duela adierazten duena (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 71. art.), eta egunean dagoela egiaztatzen duen agiria aurkezten duen administrazioarekin ez beste inorekin zerga-betebeharrik ez. Ahalordedun solidario batek sinatu behar du gutxienez, edo, ahalorde mankomunatuen kasuan, ahalordedun mankomunatu guztiek.
  • Emandako informazioa egiazkoa dela eta eskabide honekin batera aurkeztutako agiriak jatorrizkoaren kopia fidela direla adieraztea; bestela, Bestela, indarreko Zigor Kodeak tipifikatutako delitu bat izango da. Emandako datuen egiazkotasun-adierazpena sinatu beharko du enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan hura ordezkatzeko izendatutako ordezkariak.

Elkarreragingarritasun-zerbitzuei onespenik ematen EZ bazaie (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak automatikoki egiaztatzea ahalbidetzen duen komunikazio-sistema) beste administrazio publiko batzuekin:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Alta eman izanaren agiria eta azken ordainketa-agiria, edo, bestela, hura ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria, dagokion diru-bilketa erakundeak emana.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela erakusten duten ziurtagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak. (administrazio publikoarekin kontratuak egin ahal izateko ziurtagiri positiboaren eredua).
  • Zerga-betebeharrak egunean dituela erakusten duten ziurtagiri positibo eguneratuak, erakunde eskumendunek jaulkiak. (administrazio publikoarekin kontratuak egin ahal izateko ziurtagiri positiboaren eredua).
  • Sailkapen ziurtagiriak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak emanak, baldin eta ziurtagiri horiek badituzte bakarrik.

Dagokien ogasun-sailek eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiri positiboek gehienez hilabeteko antzinatasuna eduki behar dute (alta edo berritzea aurkeztu zenetik).

Azken aldaketako data: