Ziurtagiria berritzea
Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiriak 6 hilabeteko iraupena du (noiz iraungitzen den ziurtagirian bertan agertzen da).
Bi eratara egin daiteke ziurtagiria berritzeko prozesua: automatikoa eta telematikoa
1. Prozedura automatikoa (horixe gomendatzen da)
Ziurtagiria automatikoki berritzeko prozesua aktibatzea gomendatzen dugu, ziurtagiria berritzea azkarragoa izan dadin, izapiderik egin beharrik ez izateko eta ezer ere ez ahazteko. Enpresentzat erosoagoa izan dadin diseinatu da prozedura hau, eta administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasun-zerbitzuaren bidez egiten da (komunikazio sistema bat da, zeinak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete diren automatikoki egiaztatzen uzten duen). Zerbitzu hori izateko, aktibatzeko baino ez da eskatu behar aplikaziotik bertatik. (Prozesua ziurtagiria indarrean dela eta iraungi baino hilabete lehenago aktibatu behar da).
Klikatu hemen automatikoki berritzeko prozedura aktibatzeko
Aldaketa juridiko edo administratiboren bat dakarten ez ohiko egoeretan bakarrik ezingo da prozesua automatikoki egin, aldaketek dokumentazio telematikoa bidaltzea eskatuko baitute. Aldaketa horiek gertatzen dira aurretik inskribatuta egon eta ziurtagiria indarrean duten enpresetan izaera juridiko edo administratiboko aldaketak izan direnean.
- Aldaketak eskritura publiko batean jaso badira, juridikoak izango dira (ahalordedunen aldaketak, helburu sozialaren aldaketa, estatutu-egokitzeak, beste administratzaile edo ahalordedun batzuk izendatzea, kapital handitzeak edo murrizteak, izen soziala aldatzea, helbide soziala aldatzea...).
- Administrazio-izaerako aldaketak izango dira administrazio-edukia aldatzen denean (Euskal Autonomia Erkidegotik edo Nafarroako Foru Erkidegotik kanpoko organismoetan alta emanda dauden EJZ epigrafe berriak sartzea).
Ohar garrantzitsua! Erantzukizunpeko berariazko adierazpena eta egiazkotasun-adierazpena sinatu beharko dira berritze automatikoko prozesua hasteko. Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroko ziurtagiria iraungi baino hilabete lehenago, enpresak jakinarazpen digital bat jasoko du Nire Karpetan, berritzearen hasieraren eta berariazko adierazpena sinatzeko egin beharreko urratsen berri emateko.
2. Prozedura telematikoa
Hilabete lehenago edo ziurtagiriaren balio-epea amaitu ondoren, modu telematikoan berritu ahal izango da, interoperabilitate-zerbitzuak erabiltzeko baimena emanez edo lehen aipatutako aldaketei buruzko nahiz zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei buruzko dokumentazioa aurkeztuz.
Azken aldaketako data: