- Kontratuaren xedea
-
Zerbitzu kontratu honen xedea da eskualdeko ETEen eraldaketa digitala eta adimen artifizialaren integrazioa bultzatzea
- Lehen argitalpenaren data
- 2026/03/10 12:15
- Azken argitalpenaren data
- 2026/04/23 17:25
- Espedientea
- 2026IKIS0001
- Kontratu mota
- Zerbitzuak
- Izapidetzearen egoera
- Epea itxita
- Kontratuaren aurrekontua, BEZik gabe
- 43.999,15
- Botere adjudikatzailea
- Urola Kostako Udal Elkartea
- Erakunde sustatzailea
-
G20392064 - Urola Kostako Udal Elkartea
- Lizitazio elektronikoa egiteko web orria
- https://www.contratacion.euskadi.eus/KPELicitacion
- Sarrera
- Erakundeak
- Kontratuaren xedea
- Datu ekonomikoak
- Fitxategiak
- Loteak
- Iragarki-ohola
- Ebazpena
- Kontratua
- Argitalpena
- Errekurtsoa
- Historiko
Zerbitzu kontratu honen xedea da eskualdeko ETEen eraldaketa digitala eta adimen artifizialaren integrazioa bultzatzea
2026IKIS0001
Eskualde Arteko Mahaiak aurreikusitakoaren arabera, Foru Aldundiko Berrikuntza Zuzendaritzarekin eta Gipuzkoako gainerako Garapen Agentziekin koordinatuta, Gipuzkoako ETEen eraldaketa digitala eta berrikuntza bizkortuko dituen jarduera bat bultzatu behar da, ETE DIGITALA proiektua. Garapen agentzia bakoitzak jarduera plan bat aurkeztu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, enpresen eraldaketa digital arloan aditua den kanpoko eragile batekin edo batzuekin garatzeko. Testuinguru horretan, beharrezkotzat jotzen du Urola Kostako Udal Elkarteak enpresen eraldaketa digitalean, bereziki adimen artifizialaren aplikazioan, esperientzia eta ezagutza espezializatua duen kanpoko enpresa aditu baten kontratazioa. Aditu horrek aukera emango du ETEen prozesuetan adimen artifiziala txertatzeko bideragarritasuna modu egituratuan eta eraginkorrean aztertzeko, baita soluzio teknologiko egokien identifikazioa eta ezarpena bideratzeko ere.
Kontratazio pleguetara sarrera librea, zuzena, osoa eta doan
Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6. 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
G20392064 - Urola Kostako Udal Elkartea
Urdaneta bidea, 6.20800 Zarautz(Gipuzkoa)
Lehendaritza
Beste jarduera bat
Enplegua, tokiko garapena eta enpresen sustapena
Administrazio-harremana
Itziar Azurza Sorrondegi
Urdaneta bidea, 6.20800 Zarautz(Gipuzkoa)
Harreman teknikoa
Eli Uzkudun
Urdaneta bidea, 6.20800 Zarautz(Gipuzkoa)
Mahai/batzordeko kidea
Itziar Azurza Sorrondegui
idazkaria@urolakosta.eus
Rakel Calvo Rojo
prebentzioa@urolakosta.eus
Garazi Azkue Otegi
euskara@urolakosta.eus
Elisabeth Uzcudun Aldalur
euzkudun@urolakosta.eus
Idoia Odriozola Eizaguirre
enplegua@urolakosta.eus
Kontratuen inguruko Errekurtsuen Administrazio Organoa
https://www.contratacion.euskadi.eus/
Derrigorrezko betekizuna da aseguru poliza bat izenpetzea edo edukitzea, arrisku profesionalen indemnizazioa estaliko duena, kontratuaren exekuzio aldi osoan zehar, kontratuaren balio zenbatetsiaren zenbatekoan, gutxienez ( 9/2017 legearen 87.3.b) artikulua). Pertsona edo enpresa lizitatzaileek, ekonomia- eta finantza-kaudimenari buruzko dokumentazioa aurkeztean, adierazpen bat egin beharko dute, non jasoko duten beren konpromiso loteslea, arrisku profesionalen indemnizaziogatiko aseguru poliza izenpetuko dutela, esleipena jasoz gero. Adierazpen hori indarrean egongo da eskaintzak aurkezteko epea amaitu artean. Gainera, adierazpen horrek barnebilduko du aseguru poliza berritzeko edo luzatzeko konpromisoa, kontratuaren exekuzio osoaren epealdia estaltzeko. Esleipena jaso duen pertsonak edo enpresak ekonomia- eta finantza-kaudimen nahikoa duela dokumentu bidez egiaztatu beharko du eta horretarako, aseguru-erakundeak luzatutako arrisku profesionalen indemnizazio poliza edo ziurtagiria ekarri beharko du, kontratuaren balio zenbatetsiaren zenbatekoan. Ziurtagiri horretan jasoko dira zenbatekoak, aseguratutako arriskuak eta aseguruaren iraungitze-epea.
Derrigorrezko betekizuna da gutxienez, batetik, hiru kideko lantalde bat edukitzea, euskarazko gaitasun eta titulazio zehatzekin ( plegu teknikoen 6 atalean jaso den bezala) eta bestetik, parte hartu izana Gipuzkoako Foru Aldundiak edo SPRIk antolatutatako proiekturen batean, azken hiru (3) urtetan. Kontratazio prozesutik kanporatuak izango dira lantaldearen baldintzak betetzen ez dituzten eta azken hiru (3) urtetan, aipatutako proiekturen batean parte hartu izana ziurtatzen ez duten pertsona edo enpresak. Pertsona edo enpresa lizitatzaileek, kaudimen tekniko-profesionalari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute baldintza hau betetzen dutela jasoaz. Esleipena jaso duen pertsonak edo enpresak kaudimen tekniko-profesional nahikoa duela dokumentu bidez egiaztatu beharko du. Lantaldean eskatutako pertsonak atxikitzeko konpromisoari dagokionez, plegu teknikoaren 6 atalean azaldutakoa bete dela egiaztatzeko, lantaldeko kide edo langileen nortasuna, titulazioa, lan eskarmentuaren CVak eta ziurtagiriak eta euskara gaitasunari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Programa edo proiektuetako partaidetzari dagokionez, eskuduna den erakundeak luzatutako ziurtagiria ekarri beharko da, proiektu/programa zehatzean bere partaidetza egiaztatuz, dokumentazio osagarriekin batera. Ziurtagiri horrek, parte hartutako programa edo proiektuaren izena, gauzatze lekua, hasiera- eta amaiera-datak eta lan edo zerbitzuen jasotzailea den erakundea, aipatuko ditu.
Prezioa ez da esleitzeko irizpide bakarra
Hirugarren irizpidea. Lankidetza Sustapena: 5 puntu ( plegu teknikoaren 8.3 atala)
Laugarren irizpidea. Kontziliazio neurriak: 5 puntu ( plegu teknikoaren 8.4 atala)
Lehen irizpidea. Proposamen Teknikoa: 35 puntu
Bigarren irizpidea. Hobekuntzak: 10 puntu ( plegu teknikoaroen 8.2 atala)
Bosgarren irizpidea. Eskaintza ekonomikoa (45 puntu).
https://www.contratacion.euskadi.eus/KPELicitacion
https://www.contratacion.euskadi.eus/KPELicitacion
Ingurumenekoak
Gizarte arlokoak
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
Kontsiderazio ekonomikoak
Berrikuntza
Beste batzuk
Datuen babesa
Plegu administratiboa euskaraz
43.999,15
Plegu administratiboa euskaraz
Plegu teknikoa euskaraz
1 artxibo elektronikoaren irekiera
2 artxibo elektronikoaren irekiera



