Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratuen inguruko Errekurtsuen Administrazio Organoa (KEAO)

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat ingelesean murgiltzeko egonaldiak antolatzea eta gauzatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 80_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/04/26
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Preskripzio teknikoak: doktrina orokorra; baldintza-agiriek ez dute eskatzen preskripzio teknikoak, lizitatzailearen betebeharrak eta esleipendunaren betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentaziorik; ez dago aurrez aurreko aurkakotasunik eskaintzaren eta Preskripzio Teknikoen Agiriaren artean. Motibazioa eta diskrezionalitate teknikoa: botere adjudikatzaileari dagokion diskrezionalitate teknikoa zuzen erabiltzea balio-judizioaren mendeko esleipen-irizpideak aplikatzeko, esleipen-irizpidearen funts arautua errespetatzea, eskaintzen sailkapena ez litzateke inola ere aldatuko. Behin betiko bermea: behin betiko bermea behar bezala gordailutzea, baliogabetzeko irregulartasunik ez egotea, jokabide jakin batzuk proposamena justifikaziorik gabe kentzearekin parekatzea erabateko ez-betetzeetara mugatu behar da, edo errekerimendua inola ere betetzen ez bada.