Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Donostian Anoetako estadioa birmoldatzeko Proiektuaren eta Eraikuntzaren Kudeaketa Integratua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 101_2016
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2016/09/20
  • Esleitzailea: Anoeta Kiroldegia, S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa, aurkaratutako erabakiaren kontrako botoa eman badu, kontratua egin zuen udaleko sozietate publiko instrumentalaren Administrazio kontseiluaren kide den zinegotziak dauka, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen eta kapital Sozietateei buruzko Legearen 63.1b artikuluaren interpretazioa Administrazio publiko ez diren botere esleitzaileei aplika dakiekeen kontratuaren prestatze arauak. Kontratazio beharraren justifikazioa, kontratuaren finantza-babesa. Hirugarren batek dohaintzan emandako egitasmoan oinarritutako kontratua, ez dago errekurtso berezirik ondarea dohaintzan ematearen aurka, eta ez da egiaztatzen hori onartzeak errekurritutako zerbitzuen kontratua kutsatzea. Esleipena eten egiten da, esleitze prozesuaren legezko epeak ez daude kontratazio organoaren edo pleguen esku. Atzera egitea posible da, esperotako finantziazio iturriren batek hutseginez gero, esleipendun proposatu denari ez zaio bezereziki konpentsatuko. Kontratuaren aldebateko erabakia, botere esleitzaileak ezin du aldebakarreko ebazpena gorde, ziorik ez badu, ezta beharrizan justifikaziorik ez badu, ezta kontratu pribatu batean ere. Kontratua aldatzea; justifikatzen dituzten egitateei dagokionez, aurreikusitako aldaketak ez daude behar beste zehaztuak. Kontratu-zigorra; bere objetuari dagokionez, proportzionaltasuna. Kaudimen teknikoa 2014/24 Zuzentarauan agertzen den aurreko lanak egiaztatzeko 3 urteko epeak, ez du eragin zuzenik, beheranzko efektu direktibo bertikala debekatzea