Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Gasteizko Udalaren posta-zerbitzuak

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 101_2025
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2025/06/23
  • Esleitzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

Laburpena

Esleipena. Aurkaratu daitezkeen egintzak: esleipen-proposamena ez da aurkaratu daitekeen egintza bat, kontratazio-organoak berretsitako proposamena, ekonomia prozesala. Botere esleitzaileak errekurtsoaren arrazoiak onartzea, amore ematearekiko desberdintasuna, alegazio gisa tratatzea. Kontratuaren prezioa: BEZa ez da kontuan hartu behar prezioa esleipen-irizpide gisa baloratzeko. Motibazioa eta diskrezionalitatea: balorazioak ez du eskaintzaren edukia kontuan hartzen, ezin da besteren lokaletarako sarbidea baloratu lokal propio eta esklusiboak baloratzen dituen esleipen-irizpide batean. Ebazpenaren ondorioak: ezin da jarduketen atzeraeraginik izan, ezinezkoa baita esleipen-irizpide diskrezionalak eta formula baten bidez ebaluatu beharrekoak bereizita baloratzea, esleipen-prozedura ezeztatzea, ez dago inkongruentziarik, ez eta "reformatio in peius" ere; ezin da esleipena baliogabetu, prozeduraren emaitza aldatu gabe geratuko litzatekeelako. Froga: ez da beharrezkoa frogaldi bat, errekurtsoa gai juridiko hutsei buruzkoa da.