Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Arteako (Bizkaia) Bildosolako poligonoan dagon J2 lursailean burutuko diren hiru industria eraikin eta beraien osagarrizko urbanizazio Lanen Proiektu eta Zuzendaritza idazketa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 102_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/05/30
  • Esleitzailea: Arratiako Industrialdea, S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baldintza-agiriak. Kaudimen teknikoka: botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea, erabilpenari dagokionez aldez aurreko lanak kontratuaren xedearen antzekoak izatea eskatzea arrazoizkoa da. Eskaintza teknikoa: baldintza-agiriek ez dute zertan murriztu behar dokumentu (plano) kopurua. Proposamenak aurkezteko epea: ez da nahikoa, azkenengo eguna ez da zenbatzen osorik, azkenengo eguna egutegikoa bada epea hurrengo baliodun egunerarte luzatu behar da. Entrega-epea: botere adjudikatzaileak diskrezionalitatea du kontratuaren xedea eratzeko, ez da egiaztatzen arbitrariotasun edo diskriminaziorik. Eskeintza aurkezteko egindako lanak konpentsatzea: botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea kontratuaren xedea eratzeko, ezin da eskatu baldintza-agirietan horrela ezartzea. Baldintza-teknikoak: BIM metodologia eskatzea; ez dago sartzeko oztoporik, botere adjudikatzailearen lege-betebeharra ordezko baliabideak eskeintzearena, tresna "normalean eskuragarri" izatearen kontzeptua, SPKLren 15. xedapen gehigarriko 6. atalean jasotakoa: SPKL eta 2014/24/EB Zuzentarauaren argitalpenetik igaro den denpora, tresnaren benetako hedadura, Administrazio batzuen eskakizuna, programa ireki eta doakoak. Adjudikazio-irizpidea: BIMaren erabilpena adjudikazio-irizpide gisa, ez zaio aplikagarri SPKLren 15. xedapen gehigarria. Lizitazioa ezereztea eskeintzak aurkezteko epe berri batekin, baina baldintza-agiriak berdinak izan daitezke.