KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuElorrioko Udalaren Komunikazio Zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 110_2020
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2020/08/24
- Esleitzailea: Elorrioko udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Adjudikazioa. Pleguen aurkako zeharkako errekurtsoa: doktrina orokorra; pleguen klausula anbiguo edo ilunik ez dago, adjudikazioaren ondorioz bakarrik hauteman ahal izan den baliogabetasun-akatsa ezkutatzen duenik; adjudikaziodun izateko ezintasuna ez da ondorioztatzen zeharka aurkaratutako estipulaziotik. Adituen batzordea: ebaluazioa batzordeko kideen gehiengoz egiten da. Akats formal hutsa da, eta ez dio kalterik eragiten errekurtsogileari, haren eskaintza puntuatuena baita. Isuna fede txarragatik edo ausarkeriagatik; ezin da zehapenik jarri, esleipenaren aurkako errekurtso bereziak etete-ondorearen ondorio da prozedura atzeratzea, eta ez dago interes espuriorik aurkaratzean. Letradu-laguntzaren kostuak: ezin da aitortu letradu-laguntzaren kostuagatiko kalte-ordainerako eskubidea, zeina ez baita nahitaezkoa errekurtso berezian, eta ez baita ondorioztatzen errekurtsoa eragin duen lege-hausteak eragindako kalte-galerengatik, zeina ezetsi egin baita.


