KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuRSU tratamendu-zentrora biltzeko eta garraiatzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 110_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/07/03
- Esleitzailea: Busturialdeko mankomunitatea
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Prezioa eta aurrekontua: langileen kostua eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa kontuan hartu gabe kalkulatutako aurrekontua eta balio zenbatetsia, merkatura egokitzeko legezko agindua urratzea. Berariazko klausula administratiboen pleguaren eta baldintza teknikoen pleguaren arteko kontraesanak, espezialitate-printzipioa. Kontratuaren iraupena: ez da justifikatzen zerbitzu-kontratu baten iraupena oro har aplika daitekeen muga baino luzeagoa denik. Prezioen berrikuspena: ez dago inbertsioak berreskuratzeko aldiaren kalkuluaren justifikaziorik, ez dago Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordearen Batzorde Iraunkorraren nahitaezko txostenik (5.000.000 eurotik gorako prezioa duen kontratua), ez dago jasota eskaera egin aurreko izapidea.


