KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuHainbat ibilbidetarako eskola-garraioa, bederatzi plaza baino gehiagoko edukiera duten ibilgailuekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 111_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/06/15
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Aurkaratu daitezkeen egintzak: KEAOren ebazpen baten betearazpenaren ondoriozko pleguak aurkaratzea aurreko pleguen aurka, xede berberarekin, ezin da onartu aurkaratzeko arrazoirik, aurreko pleguetan xede berberarekin agertzen ziren klausulei edo edukiei buruzkoak, ezin da errepikatu jada ezetsitako aurkaratze-arrazoirik, eta ez du inpugnazio-izaerarik. Lizitaziorako Oinarrizko Aurrekontua (PBL) merkatura egokitzea: doktrina orokorra; PBLa egokia ez dela antzemateko zailtasuna, kostuak aldakorrak direlako eta luzaroan indarrean dagoelako; PBLa zuzena ez dela egiaztatzen duen kalkulu zehatzik ez egotea; prezioak berrikustea; botere esleitzailea ez egotea lotuta aurreko kontratuetan ezarritakoarekin; botere esleitzaileak diskrezionalitate teknikoaren mugak hautsi izana. Fede txarra edo ausarkeria errekurtsoa jartzean: argudio errepikatuak eta aurrez ezetsiak, lehenago alegatu eta alegatu ez ziren argudioak, inpugnatzaileak ez diren edukiak, beste enpresa-elkarte batzuek emandako arrazoien erabilera; zigorrik txikiena ezartzea.


