Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Santurtziko Udalak eta Begoñako Andra Mariaren Egoitza Erakunde Autonomoak zenbait aseguru pribatu kontratatzea,(4 lotetan banatuta).

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 111_2025
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2025/07/03
  • Esleitzailea: Santurtziko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Formula bat aplikatuz ebaluatu beharreko esleipen-irizpidea; doktrina orokorra, gastu jakin batzuk mugarik gabe bere gain hartzea proposatzen duen aseguru-kontratu batean eskaintzea, "0" batekin puntuatuta, aurkaratutako puntuazioa ez dator bat agirietan ezarritako formularekin, ezin zaio "0" batekin puntuatu eskaintzarik onuragarrienari, baldintza-agiriek ez dute debekatzen aukera hori, eskaintza-ereduak ez du esleipen-irizpidea deskribatzen eta hura aldatzea garrantzitsua da soilik lizitatzaileak proposatzen duena ezagutzea eragozten badu edo eskaintza baloratzeko beharrezkoa den informaziorik ematen ez badu, aurkaratutako proposamena eurotan adierazita badago ere, eta betetzen dela egiaztatzeko modukoa bada kontratua gauzatzeko fasean, ez da sinesgaitza edo irreala, eskaintzak lizitatzaileari egotzi ezin zaion formularen funtzionamenduan duen ondorio negatiboa da, ezin zaio lizitatzaileari errua egotzi bere eskaintzaren puntuazioa optimizatzeagatik, botere esleitzaileak aurreikusi behar du eragin hori.