Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Arabako Lautadako Kuadrillako herrietan Udal Hondakinak Biltzeko eta Garraiatzeko Zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 115_2022
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2022/07/05
  • Esleitzailea: Arabako Lautadako Kuadrilla

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Langileen subrogazioa: doktrina orokorra; ez da egiaztatzen subrogatzeko betebeharra ezartzen duen eraginkortasun orokorreko negoziazio kolektiboko araurik, hitzarmen kolektiborik edo akordiorik, "Plantillaren ondorengotza", "Enpresako itunak" ezin du subrogazioa ezarri, eraginkortasun orokorrik ez duelako. Ebazpenaren ondorioak: KEAOren eskumenak eta SPKLren 130. artikuluaren irismena kontuan hartuta, subrogazio-betebeharrik ez egoteari buruzko balorazioek ez dute ondoriorik izango errekurtsoa ebazteko prozeduraren, kontratazio-espedientearen eta botere esleitzaileak SPKLren 130. artikulua bete ote duen zehaztearen eremutik kanpo, errekurtsogileak alegatutako ituna ikusita; bereziki, ebazpenak ez ditu lan-arloko agintaritzarekin lotzen lan-arloko organoak.