KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuUdal eraikinen garbiketa zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 117_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/07/13
- Esleitzailea: Güeñeseko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek subrogatzeko eskubidea duten langileen zerrenda eta langileen antzinatasunaren eta lan-maiztasunen kalkulu okerra aurkaratzeko legitimazioa du; ez du lizitazio-iragarkia argitaratu ez izana aurkaratzeko legitimazioa, ez baitu kontratua lortzeko interesik, eta ez dago jasota defendatzen dituen interesei kalterik egin zaienik. Errekurtsoa ezestea; baiesteak ez lituzke errekurtsogilearen interesak asetuko, subrogazioa lan-araudiaren edo hitzarmen kolektiboen araberakoa delako (KEAOk ezin du horietan eraginik izan), eta baldintza-agiriek soilik islatzen dute; kostuei buruzko informazioak edo balio zenbatetsiak ez du eraginik langileen soldata-eskubideetan edo bestelako eskubideetan, eta kontratuan interesa duten operadore ekonomikoei baino ez die eragiten.


