Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Azkoitiko Udalaren jabetzakoak diren hainbat eraikinen eta lokalen garbiketa zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 119_2020
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2020/09/17
  • Esleitzailea: Azkoitiako Udala

Laburpena

Esleipena. Preskripzio teknikoak: doktrina orokorra; eskaintza okerrekin, lizitatzaileak proposamen osotik ondorioztatzen duen borondatea ezagutzea eragozten ez dutenak; zuzenketak ez luke eskaintza aldatzea ekarriko; lizitatzaileari ezin zaio aurpegiratu botere adjudikatzaileak zuzenketa eskatu ez izana. Esleipen-irizpideak: behar bezala aplikatutako formulari lotutako irizpidea, baldintza-agirietan ez baita ezartzen lizitatzaileek nola egiaztatu behar duten irizpidea eta nahikoa baita kontratu-konpromisoa; balio-iritziaren mende dauden esleipen-irizpideak; diskrezionalitatea eta motibazioa; ezin zaie puntuazio bera eman gaitzespena duenari eta balioespenean laudorioa duenari. Lizitazioa ezereztea, ezin da atzeraeraginik egin, jada ezinezkoa baita irizpide diskrezionalak eta automatikoak bereizita ebaluatzea.