Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Salaketak eta salaketen aktak kudeatzeko sistema telematikoaren hornidura

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 120_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/07/13
  • Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala

Laburpena

Pleguak. Ezin da onartu errekurtsoaren prozedura bukatutzat jotzeko eskaera, huts deklaratzeagatik; errekurtsogileak interesa du errekurtsoa baiesteko eta jarduketak atzera egiteko, eskaintza bat aurkez lezakeelako plegu batzuek araututako lizitazio batean, eta plegu horien edukia mesedegarriagoa izango litzatekeelako; mortu deklaratzeak prozedura eteteko behin-behineko neurria urratzen du, eta errekurtsoaren ondorio erabilgarria ezin da kaltetu eman behar ez zen egintza baten ondorioz. Adjudikazio-irizpideak: irizpide batek lizitatzaile batzuei beste batzuen aldean mesede egite hutsak ez du (berez) diskriminatzaile bihurtzen, ez dago jasota irizpidea ezarri denik operadore bati edo operadore mota bati justifikaziorik gabe laguntzeko, diskriminatzailea izatearen frogaren karga ezartzeko, botere esleitzailearen diskrezionalitatea behar bezala egikaritutako esleipen-irizpideak hautatzean, aurkaratutako irizpidearekin zerikusirik ez duten preskripzio teknikoak ezartzeko, eta haren egokitasuna ezin da izan aurkaratutako irizpidearen xede den aplikazio ekonomikoarekin landu. Eskaintzak aurkezteko epea: SPKLn (SPKLren 15. XG) egunka ezarritako epeen zenbaketa.