Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren eraikin berrirako ekipamendua hornitzeko baldintzak

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 127_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/10/02
  • Esleitzailea: Musikene

Laburpena

Baldintza-agiriak. Interes-gatazka: betekizunak; ezin da hauteman gatazkarik, oraindik eskaintzarik aurkeztu ez duten pertsonekin gertatzen bada; ez da egiaztatu kontratatzeko debekua. Eskaintzak aurkezteko epea: epea egokia da; ez du garrantzirik abuztua barne hartzeak. Adjudikatzeko irizpideak: behar adina zehaztu dira irizpideak; ez dute baldintzarik gabeko askatasuna ematen kontratua adjudikatzeko; araututako marjina eta diskrezionalitatea egokiak dira; hurrenez hurreneko faseetan atalase baztertzaileak dituzten adjudikazio-irizpideak; Arazo prejudiziala (gaia: C-546/16), Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina bat dator 2014/24/EB Zuzentarauarekin; prezioa balioztatzeko formulak lizitazioa merkatzea saritzeari uzten dio puntu batetik aurrera; ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintzaren printzipioa.