KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuErabilitako sukaldeko olioa kudeatu eta gaika biltzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 129_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/07/30
- Esleitzailea: Debagoieneko Mankomunitatea
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Legitimazio aktiboa; baztertutako lizitatzaileak du, izaera irmorik gabe, baldin eta bere asmoaren arrakastatik onura eraginkor bat ondorioztatzen bada (esaterako, esleitu gabe uztea eta beste lizitazio batean eskaintza aurkezteko aukera). Kaudimena: kaudimenaren integrazioa, hirugarren baten baliabideen eskuragarritasunaren froga, hirugarrenaren idatzizko konpromisoaz bestelako bitartekoak egon daitezke, enpresak bertikalki edo mendekotasunez (kontrol zuzena), erabaki-batasunaren presuntzioa; ezin zaio lizitatzaileari kalterik egin akatsa konpon daitekeelako, zuzenketa hori eskatu ez bazitzaion. Preskripzio teknikoak: doktrina orokorra; lizitatzailearen eta esleipendunaren betebeharren arteko aldea, eskaintza aurkezteak baldintza-agiriei men egitea dakar, ezin da agindu guztien berariazko egiaztapena edo egiaztapen zehatza eskatu, salbu eta baldintza-agiriek hala eskatzen badute edo proposamenaren eta pleguen artean aurrez aurreko aurkakotasuna badago. Eskaintzan informazio osatugabea aurkezteak puntuazio txikiagoa dakar dagozkion esleipen-irizpideetan, baina ez baztertzea, eta preskripzio hori gauzatze-fasean egiaztatuko da.


