Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Donostiako Udalaren eta Musika eta Dantza Erankunde Autonomoaren, Donostiatik Erakunde Autonomoaren, Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoaren, Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren, San Telmo Museoa A.B-ren, Victoria Eugenia Antzokia A.B-ren, Donostiako Sustapena A.B-ren eta Donostia Turismo A.B-ren Eraikinen garbiketa zerbitzuaren baterako kontratu esporadikoa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 12_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/01/25
  • Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Errekurtsoa jartzeko epea: ezin da garaiz kanpokotzat jo une horretan indarrean dagoen baldintza-agirien bertsioaren aurka aurkeztutako errekurtso bat (beste kontu bat da errekurtsoak gerora bere xedea gal dezakeela baldintza-agiriak aldatzeagatik). Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Berezietarako (CEEIS) erreserba: EBJAren C-598/19 epaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eta beste auzitegi batzuek aplikatzea; KEAOk aplikatzea; SPKLren erreserba bat dator 2014/24/EB Zuzentarauarekin; CEEISen ezaugarriek beren balio sozial eta ekonomikoa optimizatzen dute, beren helburua, irabazi-asmoa eta alderdi sozialak gehiago lortzeko; gizarte-helburuetan etekinak berrinbertitzeko betebeharra; operadorea enpresa-arlokoak ez diren printzipio demokratiko eta parte-hartzaileen arabera zuzentzen da; SPKLk eskatutako betekizunen proportzionaltasuna; KEAOren hasierako irizpideari eustea; ziurrenik, Auzitegi Gorenak kasazio-errekurtsoaren bidez erabakitzea.