KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuUdal eraikinak eta lokalak jasangarritasun irizpideekin garbitzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 132_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/07/06
- Esleitzailea: Sopelanako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Bazterketa. Aurkaratu daitekeen egintza: kontratazio-mahaiak kanpoan uztea. Balorazio bereizia: doktrina orokorra; ebaluazioaren objektibotasuna arriskuan jartzeko aldez aurretik nahikoa ez den informazio ezaguna, formula bidez ebaluatu beharreko irizpide bat aplikatzearen emaitza aurreratzeko aukerarik ematen ez duelako; baldintza-agirietan esleipen-irizpideen eta irizpide horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentazioaren konfigurazioak berak eragindako errebelazioa; gardentasun-printzipioa, proportzionaltasun-printzipioa. Ebazpenaren ondorioak: ezin da jarduketen atzeraeraginik izan, jada ezinezkoa baita balio-judizioaren mende dauden irizpideen eta formularen mende daudenen ebaluazio bereizia, kongruentzia-printzipioa, "reformatio in peius", irizpide automatikoen artxiboa itxita egotearen garrantzirik eza.


