KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuServicios de limpieza de edificios del Ayuntamiento de Gernika-Lumo
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 136_2018
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2018/10/18
- Esleitzailea: Gernika-Lumoko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Baldintza-agiriak. Ez da justifikatu zergatik ez den banatu lotetan kontratua. Adjudikatzeko irizpideak: hurrenez hurreneko faseetan atalase baztertzaileak dituzten irizpideak; C-546/16 gaiko arazo prejudiziala eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia; prezioa balioztatzeko formulak lizitazioa merkatzeko pizgarriak kentzen ditu, eta ziurgabetasuna ezabatzen du; lehia askearen printzipioak eta ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintza; ez da adituen batzordea zehaztu, formulak aukera ematen baitu gehienez lor daitezkeen puntuen % 52 lortzeko; adjudikatzeko irizpidea formula baten araberakoa da, eta dokumentazio-eskaerak ez du garrantzirik hura aplikatzerakoan; gardentasunaren eta efizientziaren printzipioak; behar beste zehaztu da hobekuntzak zenbateraino izan daitezkeen adjudikatzeko irizpide. Baldintza-agirietan aurreikusitako aldaketak: klausula bat baldintza-agirietako zati estandarizatuan dago eta ez da aurkaratutako kontratuaren araubide juridikokoa; klausula batek ez ditu betetzen aurreikusitako aldaketei buruzko lege-eskakizunak. Ezeztapena: Lotetan ez banatzea ez justifikatzeagatik baldintza-agiria deuseztatzeak zer ondorio izango lituzkeen balizko beste lizitazio batean.


