Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hezkuntza Sailaren menpeko hainbat ikastetxe publikotan kudeaketa zuzeneko jantokien funtzionamendurako prestatutako janariak eta prestazio osagarriak prestatu, garraiatu eta ematea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 140_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/07/13
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Espedienterako sarbidea errekurtso-bidean: doktrina orokorra; auditoretza-txostena, enpresaren ekipoak, prozesuak eta prozedurak egokiak direla egiaztatzeko; merkataritza-balioa duen dokumentazioa, aurkaratutako kontratu publikora mugatzen ez dena, eta haren zabalkundeak esleipendunaren interes legitimoak kaltetu ditzakeena. Kaudimena: pleguak argiak dira eskatutako kaudimenari buruz, errekurtsoak ez du bere asmoa zehazten, lizitatzaile baten kontsulta bati emandako erantzun loteslea beste gai bati buruzkoa da. Esleipen-irizpideak: esleipen-irizpidea egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak ez dira produktuari buruzkoak, eta ez dute arau edo dokumentu arauemailea zehazten. Fede txarra edo ausarkeria: doktrina orokorra, ezin da zehapenik ezarri. Ebazpenaren ondorioak: ez dira aztertzen kontratuaren esleipena aldatuko ez luketen uziak.