KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuSuministro de Equipamiento para Central de Esterilización HUA-Txagorritxu
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 142_2019
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2019/09/09
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Loteka banatzea: ez daude jasota ez zatitzeko arrazoiak; berariazko arrazoiketa nahitaezko betekizuna da kontratua lotetan ez zatitzeko erabakia baliozkotasunez hartzeko. Kontratu mistoa: kontratu mistoa ez da kontratu mota zehatz bat, baizik eta ohiko hainbat kontraturen prestazioak dituzten kontratuetarako araubide juridikoa. Araubide hori aplikatzen ez bada bakarrik dago legezko arau-haustea, kontratua formalki "misto" gisa kalifikatu ala ez, errekurtsoak ez du zehazten legezko arau-hausterik, nominal hutsetik harago, eta ez du interes erreal bat defendatzen. Ebazpenaren ondorioak: kontratua lotetan ez banatzeagatik esleipen-prozedura ezerezteak ez du aurrez epaitzen KEAOren iritzia arrazoitze hori jasota dagoen prozedura berri bati buruz.


