KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuDonostialdea ESIrako elektrizitate-lanak
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 143_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/07/19
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek dauka zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioen aurkakotzat jotzen dituen kontratu baten pleguak aurkaratzeko, eta botere adjudikatzaileak horiek gauzatzeko giza baliabide nahikoak ditu; sindikatu batek ez dauka kontratu bidezko prestazioa gauzatzen duten langileen lan-baldintzei eragiten ez dien esleipen-irizpide bat aurkaratzeko; KEAOk ezin du ofizioz gaia aztertu. Giza baliabide propiorik ez izatearen edo nahikoa ez izatearen justifikazio eskasa; ez da eztabaidatzen botere esleitzaileak bere burua antolatzeko duen ahala. Ebazpenaren ondorioak: ez da aurrez epaitzen KEAOk prestazio bera kontratatzeko prozedura berri bati buruz duen irizpidea, ezta negoziazio kolektiboko akordioek ezarritako kanporatze-mugak urratzeari buruz ere.


