KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuMutrikuko portuko babes-dikea finkatzea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 143_2026
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2026/07/29
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Legitimazio aktiboa: doktrina orokorra; ez dauka ingurumena defendatzeko elkarterik administrazio-antolamenduko barne-gorabeherak eta defendatzen dituen interesei eragiten ez dieten espedientea prestatzeko denbora-sekuentzia aurkaratzeko; ez du legitimazio aktiborik baldintza-agirietako zenbait alderdi errekurritzeko, operadore ekonomikoei soilik eragiten dietenak (kaudimena, aurrekontu-nahikotasuna, lehia askea babestea...); ez du legitimaziorik errekurritutako kontratuarekin lotutako prestazio bereko gorabeherak aurkaratzeko; ez du legitimaziorik administrazio-plangintzako gaiak aurkaratzeko, ez eta helburu publiko bat beste batzuen gainetik lehenestearekin lotutako gaiak aurkaratzeko ere; bai du legitimaziorik kontratuaren objektua aurkaratzeko, ingurumen-araudiak eskatutako baldintzak betetzen ez dituela iritzita. Ingurumen-ebaluazio berri baten beharra. Espedienteak barne hartzen du errekurtsogileak salatzen duen dokumentazioa, baina ez dago aipatutako deuseztasun-kausarik (prozedura erabat alde batera uztea eskatzen du).


