KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuHAPNren aholkularitza eta idazketa, eta Galdamesko HLE-ren prozedurari buruzko dokumentuak
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 148_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/09/16
- Esleitzailea: Galdamesko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ezin dira aurkaratu lizitazioaren oinarrizko aurrekontua banakatzearen akatsak, aurrekontu hori merkatura egokitzeko legezko aginduari egokitzen zaiola aurkaratzen ez bada, behin aurrekontuaren nahikotasuna zalantzan jartzen ez denean banakapena ez egiteak ez du garrantzirik, errekurtsogileak berak ezagutzen baititu hobekien ematen duen zerbitzuan eragiten diren gastuak. Kaudimena: doktrina orokorra; ez dira urratzen botere esleitzailea kaudimen-baldintzak eta horien egiaztapena aukeratzeko mugatzen duten legezko mugak. Esleipen-irizpideak: hobekuntzak esleipen-irizpide gisa, % 2,5eko gehienezko haztapen-muga haustea; Eusko Legebiltzarraren lege baten araberako genero-eraginaren ebaluazioa egitea baloratzen duen esleipen-irizpidea, lurralde-sustraitze ez-legitimorik ez egotea. Ebazpenaren ondorioak: esleipen-irizpide bat baliogabetzeak lizitazioa bertan behera uztea dakar.


