KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuServicio de Mantenimiento de Equipamiento de Electromedicina de los Centros de Osakidetza del Área de Salud de Gipuzkoa
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 152_2018
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2018/11/08
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Baldintza-agiriak eta iragartzea. ?Gauza epaitu administratiboa? eta errekurtsoa jartzeko epearen preklusioa: ezin da errekurtsorik jarri klausularen baten aurka, baldin eta hura aurkaratzeko aukera egon bazen helburu berbera zuten aurreko baldintza-agirien aurkako errekurtsoan. Lizitazio-aurrekontua banakatzea eta balio zenbatetsiaren kalkulua: aurrekontua merkatura egokitzeko agindua erraztea du helburu, bereziki soldata-kostuei erreparatuta; argudiatu da ez dela banakatu, baina ez da auzian jarri aurrekontuaren zuzentasuna; aurreko adjudikazioduna da errekurtsogilea, eta badakizki kostuak; balio zenbatetsia oinarrizko aurrekontutik abiatuta kalkulatzen da, zorrotz araututako prozedura bati jarraituz. Adjudikatzeko irizpideak: prezioa balioztatzeko formulak lizitazioa merkatzeko pizgarriak kentzen ditu, eta espedientean aitortzen da helburu duela eskaintza baxuegi edo neurrigabeak saihestea; formula, dena den, gardena da, eta ez da nahitaezkoa balioztatzeko formulak proportzionaltasun lineal bati jarraitzea. ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintzaren printzipioa. Aurreikusitako aldaketak: ez dira betetzen Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako ehunekoak eta haiek kalkulatzeko oinarria. Lizitazioa ezeztatzea.


