Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Barakaldoko Udaleko hurbileko kultur zerbitzuak kudeatzea eta hiriko kultur programak gauzatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 159_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/10/01
  • Esleitzailea: Barakaldoko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek legitimazio aktiboa du langile subrogagarrien zerrenda aurkaratzeko; legitimazio aktiboa kontratua gauzatuko duten langileei eskatzen zaizkien hizkuntza-eskakizunak aurkaratzeko: sindikatu batek dauka, subrogazio-eskubidea duten langileen interes zehatzak defendatzeko. Langile subrogagarrien zerrendari buruzko uzia ezetsi egin behar da, zerrenda hori eskuratzeak ez lituzkeelako beteko errekurtsogileak defendatutako interesak, subrogatzeko betebeharraren iturria legeak edo hitzarmen kolektiboak direlako, eta ez horiek islatzera mugatzen diren pleguak. Hizkuntza-eskakizunei buruzko asmoa ezin da onartu, horrek ez lukeelako langile subrogatuen posizioa hobetuko, haien defentsa baita eskaera legitimatzen duen interes bakarra.