Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Hainbat ibilbidetarako garraioa, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, Arabako Lurralde Historikoan dauden ikastetxe publikoetara

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 162_2022
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2022/10/25
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Esleipen-prozedura eteteko eskaera, helburu bera duen aurreko kontratu baten gaineko administrazioarekiko auzi-prozedura amaitu arte: kautelazko neurria da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari egokituko litzaiokeena, auziek objektu desberdinak dituzte, etendura eskatzeko alegatutako arrazoiak aurkaratutakoaren aurreko kontratuaren pleguetan agertzen ziren. Kontratu baten pleguak aurkaratzea, KEAOk deuseztatu zituen baldintza-agiriak zituen beste kontratu baten ondorio dena, eta ez onartzea lehenago baliatu ahal izan ziren errekurtso-arrazoiak. Prezioa merkatura egokitzea: doktrina orokorra; prestazioaren osagai garrantzitsuetako baten (erregaia) prezioaren aldakortasuna; gauzatze-aldi luze horretan, haien artean konpentsatuko diren kostu handiagoko edo txikiagoko faseak gerta daitezke, emaitza gisa prezio orokor egokia emateko; errekurtsogilearen kalkuluek ez dute egiaztatzen botere esleitzaileak diskrezionalitate teknikoaren mugak gainditu dituenik; errekurtsoaren ondorioetarako, ez da garrantzitsua industria-mozkina pleguetan agertzen den kostuaren banakapenean ez jasotzea, kontzeptu hori zenbait gastu-partida aintzat hartzeko erabili den soberakinetik ondorioztatzen delako.