Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Bektoreen/Izurriteen Prebentzio eta Kontrol Zerbitzuak Gasteizko udalerrian

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 166_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/09/15
  • Esleitzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Motibazioa: motibaziorik eza akats formala da; kasu honetan, ez da defentsa-gabeziarik egon, errekurtso-egileak aurkaratutako egintza oinarritzen duen espedientearen dokumentaziora jo duelako (txosten teknikoa) eta errekurtso funtsatu bat egin ahal izan duelako. Tratu-berdintasunaren printzipioa: balorazioa arbitrarioa dela salatzen da tratu desberdinagatik, errekurtsogileak ez ditu identifikatzen modu desorekatuan aplikatutako parametroak, ezin da errekurtsoa salaketa bihurtu, kongruentzia-printzipioa. Preskripzio teknikoak: ez da beharrezkoa eskaintzek preskripzio tekniko guzti-guztiak egiaztatzea, proposamena aurkezteak baldintza-agiriei men egitea baitakar; pleguek ez dute eskatzen preskripzio teknikoak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentaziorik; lizitatzailearen eta kontratistaren betebeharren arteko aldea (kontratua gauzatzeko fasean baino ezin dira egiaztatu).