Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

SARSCOVS Antigenoak detektatzeko test azkarrez hornitzea Osakidetzako Diagnostiko Biologikoko sarea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 168_2022
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2022/10/31
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Legitimazio aktiboa: lizitatzaile baztertuak du, izaera irmorik gabe, bere uziaren arrakastatik onura efektibo bat eratortzen bada, doktrina orokorra. Preskripzio teknikoak: ezin da lizitatzailea baztertu bere eskaintzak preskripzioren bat berariaz aipatzen edo egiaztatzen ez duelako, baldin eta egiaztapen hori ez bada eskatzen baldintza-agirietan, esleipen-irizpideak ebaluatzeko beharrezko dokumentazioarekin alderatuta. Ebazpenaren ondorioak: lizitazioa ezereztea, ezin da jarduketen atzeraeragina gauzatu, jada ezinezkoa baita balio-iritziaren mende dauden esleipen-irizpideen eta formula bidez ebaluatu behar direnen balorazio bereizia egitea; ez da urratzen kongruentzia-printzipioa (ezereztea ez dator uzitik, esleipen-prozeduraren legezko konfiguraziotik baizik), eta ez dago "reformatio in peius" (errekurtsogilea esleipendun ez den lizitatzaile izatetik balizko lizitazio berri batean eskaintza bat aurkeztu ahal izatera igaro da).