KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuAUSAk kudeatzen dituen hornidura- eta saneamendu-azpiegituretako berdeguneak kontserbatzeko eta mantentzeko zerbitzuak
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 169_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/11/03
- Esleitzailea: Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A.
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Espedientea errekurtso-bidean eskuratzea: doktrina orokorra; botere adjudikatzaileak espedienterako sarbidea ukatzeak ez du defentsa-gabeziarik eragin; lizitatzaile batek ezin du lehiakide baten dokumentazioa eskuratu nahi izan, berak bere eskaintzarako konfidentzialtzat jo duen eduki bat ezagutzeko. Kaudimena: ez dago kontraesanik EKABen eta kaudimena frogatzeko moduaren artean, ez dago hasierako aitorpenean aldaketarik, ez eta kaudimenaren eta sailkapenaren baliokidetasunik ere. Eskaintza anormala: diskrezionalitate teknikoa, bajaren anormaltasunari buruzko erabakiaren motibazioa, diskrezionalitatearen mugak ez urratzea, behar besteko motibazioa, bajaren justifikazioak ez du jarraitu behar errekurtsogileari zuzena iruditzen zaion kostuen banakapena. Esleipena: diskrezionalitatea eta motibazioa, doktrina orokorra; errekurtsogilearen eskaintzaren balorazio altuak argi erakusten du ez dagoela bere eskaintzaren kontrako joerarik, errekurtsogileak behar bezala zigortutako akats konponezina aitortu du esleipen-irizpideen aplikazioan, diskrezionalitate teknikoaren erabilera zuzena, ez du loturarik aurreko kontratuetan erabilitako irizpidearekin, motibazioak ez du eskema formal zehatz bat jarraitu behar. Probaldia: ez da egokia, gai juridikoak bakarrik.


