Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Erandio Elizateko Udalaren ardurapeko eraikinak, lokalak eta aretoak garbitzeko eta higienizatzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 16_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/01/21
  • Esleitzailea: Erandioko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Adjudikazioa. Legitimazio aktiboa: errekurtsogilearena ezin da ukatu bere eskariak aurkaratutako adjudikaziodunari egozten dizkion akats berdinak dituela argudiatuta Formulen bidezko balioztatzearen mende dauden adjudikazio-irizpideak, aplikazio egokia, proposamen bat ezin da baztertu unitate-prezio bati Gizarte-Segurantzan kostu txikia edo nulua egozteagatik, pleguek aurreikusten ez dutenean; eskaintzan ez dago anormaltasunik edo desproportziorik, ezta lan- edo gizarte-betebeharrak ez betetzeko arriskurik ere. Froga eskatzea: ez da ageri frogatu nahi denaren alderdirik, ezta frogaren helbururik ere. Errekurtso-bidean dagoen espedientea eskuratzea: ezin da, errekurtsoa berme guztiekin jarri denean eta botere adjudikatzaileari lehenago eskuratzeko eskaririk egin zaionik ageri ez denean.