KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuDebabarrena Eskualdeko Mankomunitateko udalerrietan dauden frakzio organikoko edukiontzietara sartzeko kontrola duten sarraila elektronikoak instalatzeko proiektua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 172_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/09/24
- Esleitzailea: Badesa
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Eskaintza anormala: eduki orokorreko baja justifikatzeko errekerimendua; lizitatzailearen justifikazioak ez ditu kuantifikatzen prezioaren anormaltasuna adierazten duen abantailak, ezta azaltzen ere (oso esanguratsua); anormaltasuna egiaztatzeko prozedura ez da egokitu SPKLra. Arrazoiketa eta diskrezionalitatea: balio-judizioari lotutako esleipen-irizpideak aplikatzeko arrazoia zuzena da. Errekurtsogileak alegatzen du ezin izan zuela irizpideetako baten balorazioa lortu, beste lizitatzaile batek konfidentzialtzat jo zuelako, baina ez zuela espedientea errekurtso bidez eskuratzeko eskatu. Ezin da esleipen-prozedurako egintza batean inolako lege-urratzerik adierazi, eta KEAOri jakinaraztera mugatu, haren lege-zuzenketa azter dezan. Errekurtso berezia ez da salaketa bat, arrazoiaren izapidetzea onartzeak abantaila antijuridikoa emango lioke errekurtsogileari. Ebazpenaren ondorioak: baja egiaztatzeko prozedura akastunak ezin dio kalterik egin errekurtsogileari, jarduketen atzeraeragina.


