KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuTxingudiko Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalerrien eremuan materia organikoa albotik kargatzeko edukiontzietara sartzeko kontrol-sistemak hornitzea, instalatzea, integratzea eta ustiapen eta mantentze zerbitzuak ematea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 175_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/09/27
- Esleitzailea: Txingudiko Zerbitzuak, S.A.
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Motibazioa eta diskrezionalitatea: doktrina orokorra; gardentasunaren eta tratu-berdintasunaren printzipioak; diskrezionalitate teknikoaren erabilera zuzena; balio-judizioari lotutako irizpideetan ez dago parametro proportzional bati edo beste arau matematiko bati jarraitu beharrik, baina justifikatu egin behar dira puntuazio-aldea, botere esleitzaileak bere eskaintzak aztertzeko lana egituratzeko duen askatasuna, aurreko lizitatzailearen abantaila, zeinaren ilegitimitatea ez baitago jasota, errekurtsogileak nahikoa informazio baitzuen eskaintza lehiakor bat aurkezteko; diskrezionalitate teknikoak barne hartzen du, halaber, judizio teknikoen xede diren eskaintzen alderdien aukeraketa, justifikatutako puntuazio-aldeak. Preskripzio teknikoak: jasota dago laginak epe barruan eman zirela.


