KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuUdalaren eraikinak eta lokalak garbitzea, desinfektatzea, arratoiak hiltzea eta fumigatzea, eta eraikin eta lokal bakoitzean behar diren edukontzi higienikoak instalatzea eta mantentze-lanak egitea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 179_2021
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2021/11/16
- Esleitzailea: Arrigorriagako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Aurkara daitezkeen egintzak: eskaintza onartzea aurkara daitekeen egintza da, nahiz eta onartzeko egintza espresu eta formalik ez izan, eta egintza horren aurka epe barruan inpugnatu ez bada ere, onarpenaren aurkako errekurtsoa jartzeko aukera ezin da zama bihurtu lizitatzailearentzat, eskaintza baten onarpena prebentzioz aurkaratzeko, gero eskaintza horren esleipenaren aurkako errekurtsorik aurkeztu ezingo lukeelako. Preskripzio teknikoak: doktrina orokorra; pleguetan ez da eskatzen eskaintzan jaso ez den informazioa jaso behar denik; proposamena aurkezteak baldintza-agiriak onartzea dakar; gutxieneko garbitasun-maiztasunak ez betetzea; pleguen eta proposamenaren edukiaren arteko aurkakotasuna. Espedienterako sarbidea: KEAOk errekurtso-egilea ez den interesdun bati espedienterako sarbidea ukatzea, sarbidea ukatzeak ez du defentsa-gabeziarik eragiten aztertutako kasuan, baztertutako lizitatzailearen legitimazioa.


