KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuPasaiako Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kudeaketarako kontratazioa egitea.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 179_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/12/03
- Esleitzailea: Pasaiako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Nahitaezko luzapena. Gauza epaitu administratiboa ": errekurtso arrunt batek (berraztertzeak) ezin du gauza epaitu administratiborik eratu errekurtso berezi baten aurrean, errekurtso hori aurkaratze-bide egokia bada. Aurkaratu daitekeen egintza: nahitaezko luzapena egintza aurkaragarria da, ez du garrantzirik egintza aldez aurreko prozedura formalik gabe hartzeak, errekurtsoei buruzko zuzentarauaren ondorio erabilgarria da, nahitaezko luzapena esleipen berri baten baliokidea da, KEAO ez dago lotuta aurkaratutako egintzari bere eskumena egiaztatzeko orduan emandako izendapenarekin. Errekurtsoa jartzeko epea: aurkaratutako egintzaren aurkako errekurtso-bideari buruzko informazioa ez da zuzena, errekurtsoa edozein unetan aurkezten dela ulertu behar da. Salbuespenezko luzapena (SPKLren 29.4 artikulua), baldintzak, lizitazio-iragarkia ez zen argitaratu jatorrizko kontratua amaitu baino gutxienez hiru hilabete lehenago, zuzeneko esleipena aurretiazko prozedurarik gabe, erabateko deuseztasuna.


