Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Suministro de Túnel de Lavado para el Servicio de Hostelería del HUA-Sede Txagorritxu

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 180_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/12/14
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Adjudikazioa. Proposamenen izaera sekretua; ez dago argi ireki bitartean eskaintzak sekretu izan ez zirenik, ondore horietarako ez du garrantzirik noiz argitaratu ziren kontratatzailearen profilean. Eskaintza kanpoan uztea, ez duelako betetzen formulen bidez ebaluatu behar diren irizpideak eta irizpide diskrezionalak bereiz balioesteko baldintza: kanpoan uzteko arrazoia adjudikazioaren ondoren atzematea eta kanpoan utzi dena puntuazioa ezarri zaien eskaintzen zerrendan sailkatu gisa agertzea; huts materialen zuzenketa; ez dagokio, egintzaren kalifikazio juridikoa eta zentzua aldatzen baditu; eskubideak aitortzeko egintzaren berrikusketa horretarako ezarrita dagoen prozedurari jarraitu gabe egitea; jarduketek ez dute atzeraeraginik izan behar, kanpoan uzteko arrazoia egiazkoa delako, ekonomia prozesala aplikatu behar delako, eskubide-abusua babestea ezinezkoa delako eta eskatu den jarduketen atzeraeraginak berak kanpoan uztea eragingo lukeelako. Legitimazio aktiboa: kanpoan utzitako lizitatzaileak ez du halako legitimaziorik adjudikazioa aurkaratzeko, baldin eta ez badu eskatzen prozedura hutsik deklaratzeko.