KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuOsakidetzako ZerbitzuErakundeei erabilera sanitarioko eskularruz hornitzeko kontratua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 181_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/11/21
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Bazterketa. Aurkaratu daitezkeen egintzak: ez da aurkaratzekoa Kontratazio Mahaiaren esleipen-proposamena, jasota dago esleipen-ebazpenaren aurkaratzea. Bertan, kontratazio-organoak proposamena osatzen du, eta errekurtsoa izapidetzeko onartzen da, prozesuaren ekonomiaren printzipioaren arabera. Preskripzio teknikoak: eskaintza aurkezteak baldintza-agiriei men egitea dakar, ezin da preskripzio bakoitzaren berariazko justifikazioa eskatu, salbu eta baldintza-agiriek berariaz eskatzen badute egiaztapena eskaintzan, eskaintzaren eta pleguen arteko aurrez aurreko oposizioa; "araudia eta estandarrak betetzeko adierazpena" eredua; kontratu-dokumentua, pleguak bezala; dokumentuaren irismenari buruzko gardentasunik eza. Baztertzea: lizitatzaileak ezin izan du zehatz jakin zer alderdi zuzendu behar zituen, bazterketa egiaztatu gabe eta arrazoirik gabe gertatu da, alegatutako arrazoia ez da egiaztatu beharreko eskaintza teknikoaren alderdien artean agertzen. Ebazpenaren ondorioak: jarduketen atzeraeragina ez da bidezkoa, dagoeneko ezin delako formularen mende dauden esleipen-irizpideen eta balio-judizioaren mende daudenen balorazio bereizia egin, lizitazioa ezereztea, erabakia ez delako kongruentzia-printzipioaren aurkakoa, ez delako uziaren ondorio, baizik eta esleipen-prozeduraren legezko konfigurazioaren ondorio; ez da okertzen errekurtsogilearen egoera, baztertutako lizitatzaile izatetik eskaintza esleipen-prozedura berri batean aurkeztu ahal izatera igarotzen delako.


