KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuTolosako Udalaren jarduera sozio-kulturaletan laguntza emateko zerbitzua kontratatzea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 189_2019
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2019/11/12
- Esleitzailea: Tolosako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Kaudimena: eskatutako kaudimen ekonomikoaren proportzionaltasuna, ez dira gainditzen SPKLren mugak, ezin da alegatu aurreko kontratuan eskatutako kaudimena, botere esleitzailearen diskrezionalitatea; eskatutako kaudimen teknikoaren desproportzionaltasuna, dagokion azpitaldean sailkatzeko betekizunekin lotuta; pleguak eragotzi egiten du aurretik egindako lanen zenbatekoak metatzea, SPKLren 116.4 c) artikuluan eskatutako motibazioa falta da; kaudimen teknikoa Iragarkian gardentasun-printzipioa adierazten du, eta agirian ere ez da zehazten. Esleipen-irizpideak: kontratuari atxikitako langileen esperientzia; ez dago jasota esperientzia horrek nabarmen zehazten duenik prestazioaren kalitatea, ez da kalitate-mailarik ezartzen, behar den prestakuntza epe laburrean eskura daiteke, atxikitako langileak ordezkagarriak edo zabalgarriak dira. Ebazpenaren ondorioetarako, esleipen-irizpide bat baliogabetzeak esleipen-prozedura ezeztatzea dakar.


