KPE
Dokumentazio juridikoa
InprimatuErdi-atoi gainean sukalde-taberna mugikorreko modulu funtzional bat hornitzea da. Modulu hori ?Ardoa Basque Wine Office? bulegoari eta, oro har, edarien euskal sektoreari lotutako sustapen-ekintzak garatzera bideratuta dago
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 191_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/12/01
- Esleitzailea: HAZI
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Kontratuaren xedea: kontratuaren xedea deskribatzean egindako akatsak, kontratuaren norainokoa ezagutzea eragozten ez dutenak. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: errekurtsogileak ez du frogatzen kontratuaren prezioa ez dela nahikoa. Kaudimena: xedeari lotutako kaudimen-irizpidea, antzeko xedea baina ez berdina duten kontratuetan esperientzia duten operadoreei lizitazioa irekitzen dielako emandako irizpidea, gaikuntzaren erreferentzia orokorra. Gauzatze-epea: espedientean ez dago berariaz justifikatu beharrik baldintza-agirietan ezarritako gauzatze-epea, entrega-epea prestazioen izaera kontuan hartuta finkatu behar da, ez da nahikoa epe, sartzeko oztopo ez-legitimoa eta kontratuaren objektuaren konfigurazio okerra izan daiteke; ez da ikusten botere esleitzaileak kontratuaren xedea mugatzeko duen diskrezionalitate teknikoaren urraketarik.


