Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
KPE

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Tolosako udalerrian arlo sozioedukatiboan eta psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 196_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/12/15
  • Esleitzailea: Tolosako Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Kontratua gauzatuko duten langileei eskatzen zaizkien titulazio-baldintzak; legezko erreserba eta "askatasuna egokitasunez" printzipioa; ez dago legezko erreserbarik, errekurtsogileak aipatzen dituen lanbide-ziurtagirien eta pleguetan kontratatutako jardueraren deskribapenaren arteko kontrasteak lehenengoen egokitasuna ondorioztatzen baitu; ez da sinesgarria onartutako titulazioek (oso zabalak) lotura handiagoa izatea kontratuaren xedearekin, aztertutako kualifikazio subrogatuek edo garrantzigabeek baino. Hizkuntza-eskakizuna: C1 hizkuntza-eskakizuna euskaraz, kontratuaren xedeari lotua eta prestazioaren hartzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko justifikatua. Jarduerak B2 maila gainditzen duten trebetasunak behar ditu. Ez da adierazten baldintza-agirietan ezarritako titulazioak egokiak ez direnik.